Vitoria-Gasteizko aireportura bisita - CIFP Ciudad Jardin LHII


1/2
2024/04/16
Apirilaren 16an, oso goiz esnatu ondoren, Nazioarteko Merkataritza eta, Garraioa eta Logistika zikloetako 1. mailako ikasleek DHL enpresaren instalazioak bisitatu zituzten Gasteizko aireportuan.
Bi zikloetan salgaien nazioarteko garraioa eta biltegiratze logistika nolakoa den sakontzen da. Hori dela eta, ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten ikasgelan ikasitako prozesuen garapena.
Zalantzarik gabe, gutxiago lo egin izanak merezi izan zuen gure aireportuan dagoen jarduera frenetikoa ezagutzeko.
Eskerrik asko DHL zuen azalpenengatik!


