Skip to main content

Published on 22 November 2022

Artium museora bisita - CIFP Ciudad Jardin LHII

  • 2022/11/22

Joan den azaroaren 22an, Nazioarteko Merkataritza, Garraioa eta Logistika eta Merkataritza Jarduerak zikloetako ikasleok Artium museoa bisitatu genuen, STEAM estrategiaren baitan sormen-gaitasuna sustatzeko helburuarekin.

Museoko hezitzaileen eskutik erakusketan dauzkaten hainbat pieza ikusi ahal izan genituen, euskal arte garaikidean puntakoak diren hainbat artistenak, besteak beste: Elena Mendizabal, Mari Puri Herrero, Ibon Aranbarri, Vicente Ameztoy, Eduardo Chillida, Javier Perez, Jorge Oteiza… Lanak ikusteaz gain lan hauek inspiratu dituzten beste artista eta mugimendu batzuk ezagutu genituen.

Landu genuen gaia “apropiazionismoa” izan zen. Gai horren bitartez ikasi genuen sortzailea izateak ez duela zertan izan zerotik zerbait asmatzea; besteen lanak inspirazio iturri hartuta gauza berriak sortu daitezkeela.

Amaitzeko guk geuk aukera izan genuen, artelan klasikoak oinarri hartuta, gure piezak sortzeko museoko lantegietan, gure alde artistikoa ateraraziz.

Latest news