Skip to main content

Published on 4 April 2025

Aventus institutuko irakasleen bisita (ERASMUS+) - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/04/04

Aurreko urtean Ciudad Jardineko 4 irakasle Herberehetan egon ziren Aventus institututuan Erasmus+ programari esker, bi ikastetxeen arteko elkarlana bultzatu asmoz.

Honi jarraipena emateko, aurreko astean Aventus-eko 3 irakasle izan genituen gurean, proiektuak garatzeko oso erabilgarria den SCRUM metodologian adituak, gure ikasleekin metodologia hau nola txertatu laguntzeko. Adimen Artifizialeko eta Big Datako ikasleek zein Plataforma Anitzeko zikloko bi ikaslek formakuntza jaso zuten gutariko irakasle gutxi batzuk bezala. Horretaz gain Mercedes lantegia bisitatzeko aukera ere izan zuten.

Ikastetxeen arteko kolaborazioa mantendu eta sakontzeko asmoarekin agurtu genituen.

Eskerrik asko Jimmy, Marteen eta Kevin!!

Latest news