Aventus - CIFP Ciudad Jardin LHII





1/5
2024/06/01
Ciudad Jardineko lau irakasle Herbereetako Aventus institutuan egon dira egunotan, Europa mailako Lanbide Heziketako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko.
Ciudad jardineko irakasleak diren Maider, Aitzol, Marta eta Maddi maiatzeko azken astean hainbat bisita egin zituzten Holandako LHko heziketa-zikloetara eta enpresetara, eta informazio- eta eztabaida-saioetara ere joan ziren. Bisita honekin, lehen eskutik jakin nahi izan dugu Lanbide Heziketako Europako sistemak nola funtzionatzen duen, horrela, nazioarteko LHko institutuen arteko lankidetza bilatzen ari gara. Azken finean, hori guztia ikastetxeen eta enpresen artean etorkizuneko aliantza estrategikoak lortzeko asmoz.
Eskerrik asko Ruut-i emandako arretagatik.


