“CEJOTA” proiektuak irabazi du institutuko guneak eraldatzeko ideia-lehiaketa - CIFP Ciudad Jardin LHII


1/2
2026/03/24
"Imajinatzen baduzu, sortuko dugu: Zure ideia, gure espazioa" ideia-lehiaketa amaitu da, eta parte-hartze bikaina izan du: 23 ikaslek hartu dute parte 9 taldetan banatuta. Ekimen honen helburua hezkuntza-komunitatea ikastetxearen hobekuntzan inplikatzea zen, ongizatea, bizikidetza eta zerbitzuen optimizazioa sustatuko duten ideiak bilatuz, 2.000 euroko gehienezko aurrekontuarekin.
Proiektu irabazlea “CEJOTA” izan da, MP1 taldeko Paula Amozarrain, Izar Cote eta Jon Olmo ikasleek aurkeztutakoa. Haien proposamena egungo erabilera anitzeko gela ikasleentzako topagune eta egongela funtzional eta eroso bihurtzean datza.
"CEJOTA"k gune berria hauek proposatzen ditu:
- Atseden-eremua: sofekin, eserleku erosoekin eta landareekin.
- Lan-eremu malgua: mahaiekin, aulkiez eta ordenagailu-eremu batekin lan digitaletarako.
Taldeak estilo industrial eta modernoko espazio bat diseinatu du. Irabazle gisa, taldeak 300 euroko saria jasoko du opari-txekean, eta plaka oroigarri bat jarriko da gune berrian, ikastetxeak proiektua aurrera eramatea lehenetsiko baitu.


