Skip to main content

Published on 10 September 2024

CIFP Ciudad Jardín LHII WorldSkills 2024 Lyon-en - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/09/10

CIFP Ciudad Jardín LHII ikastetxeko irakasle den Ander Guerra Expert rolean ibili da irailaren 10etik 15era ospatu den WorldSkills 2024 Lyon txapelketan, Frantziako hiri horretan, 39 IT Network Systems Administration modalitatean, IES Ingeniero de la Cierva (Murtzia) ikastetxeko eta SpainSkills-eko txapeldun den Moisés Tamaalit-i laguntzen, bere tutore Cayetano Reinaldos-ekin batera entrenatu ondoren. Moisés-ek meritu handiko 14. Postua lortu du, Bikaintasun-dominatik oso gertu.

Gainera, FP-Euskadi selekzioko 45 irakasle bisitan joan dira, etorkizuneko skills txapelketetara begira ikastera, talde honetan daudelarik Ander Lopez (modalitate bereko EuskoSkills koordinatzailea), Amaia Zalabarria (08 Mobile Applications Development modalitateko EuskoSkills koordinatzailea) eta Thais Martín (44 Visual Merchandising modalitateko tutorea).


Latest news