Skip to main content

Published on 16 April 2026

Cisco Networking Academy Cup 2026 txapelketa - CIFP Ciudad Jardin LHII

2026/04/16

Cisco Networking Academy Cup Cisco-k urtero antolatzen duen lehiaketa bat da (https://www.netacadlearnathon.com/projects/emeacup-2025). Normalean, sare informatikoen eta zibersegurtasunaren gaiekin lotuta dago, eta mundu osoko Cisco akademiek parte hartzen dute. Aurtengo edizioan, CIFP Ciudad Jardín LHII-ko 24 pertsonak parte hartu dute lehen fasean, eta Espainiaren 4. postuan geratu gara, Europako finalerdirako sailkapena lortuz.

Lehen fasean puntu gehien lortu dituzten lau pertsonak Victor Bispo, Raul Campan, Noelia Lea eta Adrian Muñoz izan dira, eta finalerdiko CTF (Capture The Flag - Harrapatu Bandera) erronkan parte hartu duen taldea osatu dute, 9. postuan geratuz euren multzoko 17 taldeen artean. Finalerako sailkapena lortu ez badute ere, eta kontuan hartuta Sareko Sistemen Administrazioa GMHZko lehen mailako ikasleak direla, lan bikaina egin dute.

ZORIONAK!!!!

Latest news