Ciudad Jardín-eko irakasleak parte hartu dute SpainSkills 2026 txapelketan - CIFP Ciudad Jardin LHII





1/5
2026/02/28
Gure ikastetxeak protagonismo handia izan du 2026ko SpainSkills txapelketan, bi urtean behin ospatzen diren Lanbide Heziketako "olimpiadetan". Madrilgo IFEMAn izandako edizio honetan, Ciudad Jardín-eko hiru irakasle aritu dira lanean, gure taldearen maila tekniko handia agerian utziz.
Guztira jokatu diren 31 kategorien artean, gure zentroa bitan egon da presente:
- Erakusleiho-apainketa (44. kategoria): Maider irakaslea zuzentzaile lanetan aritu da. Bertan ikasitako guztia gure Merkataritza eta Marketin zikloetara ekarriko du, ikasgelako lana aberasteko.
- IKT Sare Sistemen Administrazioa (39. kategoria): Arlo honetan ordezkari bikoitza izan dugu. Ander Guerra txapelketaren antolakuntzan ibili da Espainiako Koordinatzaile gisa, eta Ander Lopez kategoria horretako Euskadiko selekzioaren koordinatzailea izan da, parte hartu duen ikaslearen entrenamenduaren arduraduna izanda.
Gainera, pozik egoteko arrazoi gehiago ditugu: Euskadiko selekzioko bi ikaslek (Txurdinagakoak biak) zilarrezko dominak lortu dituzte bi kategoria hoietan. Zorionak sarituei eta, batez ere, gure irakasleei Ciudad Jardín-en izena hain goian uzteagatik. Ikasitako berriekin eta domina dotoreekin bueltatu gara!


