Ciudad Jardín-en 75. urteurreneko logo lehiaketa
Ikasleei zuzendutako logo lehiaketa, bakarka edo taldeka parte hartzeko. Proposamenak 2026ko azaroaren 2tik abenduaren 2ra aurkeztu ahal izango dira.

Ikasturte honetan CIFP Ciudad Jardín LHIIk 75 urte beteko ditu. Urtemuga berezi horretarako logo konmemoratibo bat sortu nahi da eta horretarako ikasleei bideratutako logo lehiaketa bat antolatu da.
Lehiaketaren xedea da ikasleek diseinu proposamenak egitea, bakarka zein taldeka, Ciudad Jardín-en 75. urteurreneko logorako. Guztira hiru sari egongo dira eta irabazleek El Corte Inglés-en erosketak egiteko opari txartelak jasoko dituzte.
Lehiaketaren irekiera: 2026ko azaroaren 2an.
Proposamenak aurkezteko azken eguna: 2026ko abenduaren 2an, 14:30ean.
Lehiaketaren oinarriak ondorengo estekan kontsultatu daitezke.
Animatu parte hartzera eta zorte on!



