Erasmus 2024 - CIFP Ciudad Jardin LHII





1/5
2024/02/17
Europako enpresetan lantokiko prestakuntza egingo duten Ciudad Jardineko 2. mailako 7 ikasle Bilboko Bizkaia Aretoan, Ikaslanek antolatu duen ekitaldian egon dira. Gaur dokumentazioa jaso dute eta bidelagunak ezagutzeko aukera izan dute.
Aurreko ikasturteetan bezala, datozen hilabeteetan Ciudad Jardin ikastetxeko ikasleek praktikak egingo dituzte Europar Batasuneko hainbat herrialdetan, Erasmus+ bekei esker. Gure ikasleak Austria, Eslovenia, Malta, Polonia, Portugal eta Suediara joango dira eta hiru hilabete emango dituzte bertan.
Hautatutako ikasleak honako ziklo hauetakoak izango dira: Nazioarteko Merkataritza, Zuzendaritzari Laguntza, Administrazioa eta Finantzak, Mikroinformatika-sistemak eta Sareak, eta Plataforma anitzeko Aplikazioen Garapena.
Esperientzia handia bizitzeko aukera bikaina izango dute, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.
Bon voyage!


