Euskararen Nazioarteko Eguna 2025 - CIFP Ciudad Jardin LHII





1/5
2025/12/03
Joan den abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatu genuen CIFP Ciudad Jardín LHIIn. 9:00etatik 13:30era, institutuko ikasleek hainbat jardueratan parte hartu zuten. “Merkataritza-Jarduerak” erdi mailako zikloko taldeak azoka bat antolatu zuen institutuko hallean, eta bertan beraiek egindako artikuluak merkaturatzera animatu ziren, Eusko Jaurlaritzaren IkasEnpresa programaren barruan. Azoka egiten ari ziren bitartean, erdi mailako gainontzeko ikasleak Paul Urkijoren GAUA filma ikustera joan ziren Florida zinemara, eta goi mailako ikasleek Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal artistek egindako "Txilin hotsak" antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten institutu berean.
Eskerrik asko institutuko komunitate osoari euskararen nazioarteko egunean parte hartzeagatik. Egindako guztia gure hizkuntzaren erabileran baliagarria izatea espero dugu baita normalizazioan hazten jarraitzeko, bai gizartean, bai hezkuntzan eta prestakuntzan.


