Skip to main content

Published on 27 April 2022

Euskararen eguna 2022 - CIFP Ciudad Jardin LHII

2022/04/27

Ciudad Jardinen Euskararen Egunaz gozatu egin genuen guztion artean burututako ekintzetan.

Aurten ekintza bereziez betetako egitaraua izan dugu Euskararen Eguna.

Batetik, Merkataritza Jarduerak zikloko ikasleek hamaiketako bikainak prestatu zizkiguten. Tortilak, txoripanak, freskagarriak, zukuak, kafea…deneterik dastatzeko parada izan genuen gaur egungo musika dantzagarria entzun bitartean.

Bestetik, irakaslegoak prestatutako Scape Room zirraragarrian institutuko ikasleek parte-hartu zuten. Benetan galdera eta proba zailak gure irakasleek prestatutakoak! Baina… ikasleen erantzun bizi zein azkarrek zur eta lur utzi gintuzten. Oso ondo neska-mutilak!

Kidam Magoa ere gurekin izan genuen. Ez dago esan beharrik guztiok ikuskizunaz gozatu egin genuela. Benetan saio bikaina atera zen. Hainbat ikasle eskenatokitik pasa ziren magoaren trikimailuetan bolondres bezala parte hartzera. Horiek barre algarak entzun genituenak!

Eskerrik asko egun zoragarri hau aurrera ateratzea posible egin zenuten guztioi.

Latest news