Skip to main content

Published on 16 December 2024

EUSKARAZKO KULTURA DIGITALAREN JARDUNALDIA - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/12/16

Mikroinformatika-sistemak eta sareko lehen mailako zikloko ikasleak Europa Jauregian izan dira euskarazko kultura digitalaren jardunaldietan parte hartzen: jokuak, tailerrak eta hitzaldiak kultura digitalaren inguruan, euskaraz.

Aurkezpenaren ostean, solasaldia izan dute sare sozialei buruz. Gero, wifiaren bitartez gailuak nola kontrolatzen diren azaldu diete. Segidan, Libe eta Jon Basagurenen kontzertua izan da areto nagusian.

Egunean Behin euskarazko "quiz" jokuaren azalpen bat izan ondoren, hiru partida kolektibo jokatu dituzte.

Bukatzeko, taldetan banatu dira tailerrak egiteko: robotika, 3D, soinua, bideoa, argazkilaritza, errealitate birtuala...


Latest news