Skip to main content

Published on 11 May 2023

Euskoskills 2023: Sari banaketa - CIFP Ciudad Jardin LHII

2023/05/11

Gure Institutuko gazteek 7 modalitateetan erakutsi zituzten beren dohaiak eta berauetako 5etan emaitza bikaina lortu zuten:

Urtzi Crespok bigarren postua lortu zuen Web Garapenean. (17. Kategoria; Ander Martinez ikasleak ere parte hartu zuen)

Aymen Ameur-ek bigarren postua lortu zuen IKT sareko sistemen administrazioan. (39. Kategoria; Mikel Ramos ikasleak ere parte hartu zuen)

Yaiza Fontechak bigarren postua lortu zuen Erakusleiho-apainketan eta ikusizko komertzializazioan. (44. Kategoria; Josias Roca ikasleak ere parte hartu zuen)

Sami Benabdellah eta Ianik Nissenek, bigarren postua lortu zuten Zibersegurtasunean. (54. Kategoria)

Iñaki Iriartek hirugarren postua lortu zuen Cloud computing sailean. (53. Kategoria; Kimetz Uriguen ikasleak ere parte hartu zuen)

08 kategorian, Mugikorretako aplikazioak garatzea, Alayn Marcos ikasleak parte hartu zuen.

Eta D10 kategorian, 4.0 Industrian, Mikel Olavarrieta ikasleak Mendizabalako institutuarekin batera parte hartu zuen.

Eskerrik asko denori egindako ahalegin guztiagatik eta ikasleen gidaritzan egon diren Ander Guerra, Ainara Montoya, Ander Lopez, Amaia Zalabarria, Akaitz Gallastegi, Amaia De la Cruz, Maider De Miguel eta Iratxe Perez de Arrilucea tutoreak.

Zorionak! Lan bikaina egin duzue!

Latest news