Skip to main content

Published on 10 December 2024

Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan hausnartzen - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/12/10

MS/SM 1 eta MP 1eko ikasleak Hibridalaben egon dira 2030 agenda eta Garapen Jasangarrirako Helburuen inguruan hausnartzen.

Aukera izan dute ezagutzeko zer diren GJHak eta 2030 agenda, zein den bere garrantzia eta batez ere norberak zer egin dezakeen etorkizunerako mundu justuago bat lortzeko. Horretarako planteatu diete ea zeintzuk GJHn eragiten duten orain, zeintzuetan eragin dezaketen eta non sumatzen dituzten zailtasun nagusiak.

Ondoren norberak etorkizun hurbilerako har ditzakeen konpromezuak planteatu dituzte. Azkenik Hibridalabeko instalakuntzetatik tour txiki bat egin dute eta eskaintzen dituzten zerbitzuak azaldu dizkiete ikasleei.

Latest news