Gasteizko baratze ezkutua - CIFP Ciudad Jardin LHII





1/5
2025/10/23
Marketin eta Publizitateko 1. mailako ikasleek Gasteizko erdialdean ezkutuan dagoen ortua ezagutu dute.
Vicente Goikoetxea kaleko horma baten atzean, Gasteizko erdialdean, baratze bat dago, bertatik pasatzean edonor harritzen duena. Letxugen, azenarioen eta tomateen errenkaden artean, pertsona batzuk lurrean lanean ari dira.
Caritasek kudeatzen ditu baratze tailer hauek eta 2013. urtez geroztik egoera zaurgarrian dauden pertsonei prestakuntza eta laguntza eskaintzen dien proiektuaren parte dira. Caritasen baratze proiektuak nekazaritza ekologikoa eta laneratzea uztartzen ditu. 3.000 metro karratu baino gehiago dituen ortuan, ereiten ez ezik, hizkuntza ikasten eta ofizio baten zereginetan trebatzen dira.
Elkarhezi_Pan con Valor deritzon proiektuaren barruan mugarri berri bat jarri dugu. Nondik lortuko dugu gure etxeetara iristen den ogietarako irina?
Jarrai gaitzazue datozen asteotan!


