Gaztekinn ekintzailetza topaketa - CIFP Ciudad Jardin LHII






1/6
2025/03/19
Martxoaren 19an, Marketina eta Publizitatea eta Salmenten eta Merkataritza-espazioen Kudeaketa zikloetako ikasleak Mendizorrotza estadiora joan ginen “Gaztekinn” ekintzailetza topaketara.
Bertan, beste ikastetxe batzuetako ikasleekin batera, Gasteizen merkataritzaren arloan ekin duten hiru ekintzaile gazteren proiektuak ezagutzeko aukera izan genuen: Idoia Martín Gil, Lilrousse arropa denda androgino eta artisauaren bultzatzailea; Sonia López Garitaonandia, Arantza loradendaren arduraduna eta Gustavo Azevedo, Gustazos, postrería berritzailearen sortzailea.
Ekintzaileek lehen eskutik partekatu zuten euren esperientzia, izan dituzten zailtasun eta erronkekin, baina baita eskuratutatako lorpen eta arrakastak. Ikasleek galderak egiteko aukera izan zuten, baita haiekin zuzenean hitz egiteko ere.
Bukaeran Mendizorrotzatik tour txiki bat egin genuen, besteak beste prentsa aretoa eta aldagelak bisitatzeko aukera izan genuen.
Oso esperientzia aberasgarria izan zen.
Hemen “El Correo”k argitaraturiko albiste eta bideoa: https://www.elcorreo.com/alava/araba/impulso-decisivo-innovar-20250320002112-nt.html?ref=https%3A%2F%2Fwww.google.com%2F


