GV, MP, PBRS eta Lanerako prestakuntzako ikasleek Europa Jauregian ospaturiko BateraEkin ekitaldian parte hartu dute - CIFP Ciudad Jardin LHII





1/5
2026/05/06
Maiatzaren 6ean, gasteizko Europa Jauregian Arabako “BateraEkin” ekimenaren itxiera ekitaldia ospatu zen. Ekimen hau Eusko jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak eta Hezkuntza sailak sustatu dute eta Araban CIFP Ciudad Jardín LHIIk eta Gamarra Ostalaritza Eskolak eraman dugu Aurrera.
Ekimen honen bidez tokiko merkataritzaren garrantzia balioan jarri nahi da lanbide heziketako ikasleen artean eta bide batez ekintzailetza bultzatu tokiko merkataritzan. Horretarako ikasturtean zehar lanketa ezberdinak egin izan ditugu parte hartu dugun talde ezberdinekin: GV eta MPko goi mailako zikloetako 2. Mailako ikasleak; PBRS espezializazio ikastaroko ikasleak eta “Actividades de Gestión del Pequeño Comercio” lanerako prestakuntzako zenbait ikaslerekin.
Europa Jauregian ospatu zen ekitaldiaren azken helburua izan da ekintzaileak eta ikasleak elkartzea eta euren erronkak, motibazioak eta beharrak partekatzea, baita ikasleek ekintzaile izatearen esperientzia aurrez aurre ezagutu ahal izatea. Inge Gorostiagak eman zion sarrera ekitaldiari Eusko Jaurlaritzaren partez eskerrak emanez egindako lanagatik. Ondoren Ibon Oregiren hitzaldi inspiratzaile bat izan genuen. Jarraian mahainguruak burutu genituen taldeka ikasle eta ekintzaileen artean. Borobiltzeko Muxote Potolo Batek ekimenaren akta grafikoa aurkeztu zigun, eta azkenik lunch estiloko bazkari informala izan genuen DJ Txekor ekintzaile gaztearen musikaz lagunduta.
Gure ikasleentzako oso esperientzia aberasgarria izan zen. Jarraituko dugu datozen ikasturteetan ere tokiko merkataritzaren alde lanean.


