Hizkelan jardunaldia: “Euskaratik euskarara, heziketatik lanbidera” - CIFP Ciudad Jardin LHII


1/2
2023/10/17
Urriaren 17an, Hizkelan jardunaldian parte hartu genuen, Lanbide Heziketari eta euskarazko lan-munduari zuzendutako jardunaldian. Laneki Elkarteak antolatutako ekitaldi horretan, besteak beste, gai hauek jorratu ziren: hizkuntza-normalizazioa, ikasleen ibilbide profesionalak, adimen artifiziala eta Lanbide Heziketa DUALA euskaraz, bai eta Lanbide Heziketan erabiltzen ditugun euskarazko materialak ere.
Amaia Marañonek eta Xabier Mendigurenek parte hartu zuten Ciudad Jardin-en ordezkari gisa eta beste institutu batzuek euskararen inguruan duten errealitatea eta lan munduan izan duten aurrerapena ikusi ahal izan zuten.
Eskerrik asko ekitaldian ordezkatzeagatik.


