Ikasenpresa Azoka - CIFP Ciudad Jardin LHII















1/15
2024/02/01
Otsailaren 1ean, Euskadiko Lanbide Heziketako 1.800 ikasle bildu ginen Eibarren, Tknikak bultzatutako ETHAZI eredua jarraituz erdi mailan IKASFOL moduluan egindako lana erakusteko eta goi mailan ELKARHEZI proiektuaren nondik norakoak azaltzeko.
Edizio honetan 400 Ikasenpresa inguruk euren produktu edo zerbitzuarekin parte hartu zuten, eta udaletxearen aurrean erakutsi zituzten beraien artikuluak ekitaldirako propio jarritako hiru karpetan. Karpa horietan ez zen gogorik, jakin-minik eta energiarik falta izan goiz osoan zehar.
Lanbide Heziketako lanbide-arlo guztiak ordezkatuta, jardunaldi interesgarri batez gozatzeko aukera izan genuen. Bertan, gure ikasleek hainbat familietako negozio-ideien artean estetika, informatika, merkataritza, automozioa, mekanizazioa, kirol-jarduerak, ostalaritza, nekazaritza-sektorea, zura, mekatronika eta robotika bestak beste, euren errepertorio zabala ikustarazi zuten.
Ciudad Jardinetik Merkataritza Jarduerak zikloko 5 Ikasenpresekin joan ginen: Truke On, Eco Seduction, A la paret, Gozo Txokoa eta Eusko Poke. Artikulu sorta zabala erakutsi ahal izan zuten, hala nola artisau-gozokiak, poke bowls-ak, sexu-osasuneko artikulu beganoak eta sexu-hezkuntza eta posterrak, tapizak eta dekorazio-postalak.
Marketin eta Publizitate zikloko 4 taldeak Brioche, Delicias sin trigo, Kepel’s eta Elkarhezi izan ziren. Guztien artean glutenik gabeko ogi eta postreak saldu zituzten eta gaixotasun zeliakoa duen pertsona izatea zer den azaldu zuten.
Mikroinformatika-sistemak eta Sareko taldeak Stydetec eta ecoRPC izan ziren. Ordenagailuetarako etxeko mantentze, muntatze eta hozte likidoa proiektua azaldu zuten eta birziklatutako produktuen bidez ordenagailuak pertsonalizatu eta diseinatu.
Lehen orduan urduritasuna etengabea izan zen standetan, baina, goizak aurrera egin ahala, ikasleak ohitu egin ziren bezeroen joan-etorriei.
Stock guztia saldu ezin izan genuen arren, garrantzitsuena jardunaldia beste zentro eta pertsona batzuekin partekatzea izan zen, bakoitzak bere institutuan lantzen duguna partekatuz.
Eskerrik asko Tknika, aurten ere azokan parte hartzeko aukera eman izanagatik.
Ekitaldiaren laburpen bideoak:
https://www.youtube.com/watch?v=2YwNPEK5rwI
https://www.youtube.com/watch?v=ixNcavUeNaM


