Skip to main content

Published on 23 May 2024

Lanabes - Arabako enpresen foroa - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/05/23

Lanabes – Araban Euskara Lanean egitasmoaren helburu nagusia Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea eta handitzea da.

Maiatzaren 23an parte hartu genuen foroan bi tarte desberdin izan ziren. Lehenengo tartean enpresen parte-hartzea izan genuen. Alde batetik, SPRIk eta EUSKALITek enpresan euskara sustatzeko tresnak aurkeztu zituzten. Benetan tresna baliagarri eta interesgarriak dituzte. Beste alde batetik, enpresa ezberdinen esperientziak ezagutu genituen. SIRIMIRIk eta OREKA I.T.k gaur egun, euskara sustatze-bidean, martxan ipintzen dituzten dinamikak azaldu zituzten. Eskerrik asko bioi!

Bigarren tartean, foroan parte-hartu genuen pertsonen arteko elkarlana burutu zen. Zelako dinamika aberasgarria!! Euskara sustatzearen bidean egin beharreko hainbat ataza mahai gainean ipini ziren eta burubelarri aritu ginen guzti horiek betetzen.

Latest news