LH Dual Intensiboari buruzko hitzaldia - CIFP Ciudad Jardin LHII


1/2
2026/01/13
Joan den urtarrilaren 13an Informatika familiako lehen kurtsoetako ikasleei zuzendutako LH Dual Intensiboari buruzko informazio–saio bat egin genuen. Helburua modalitate honen funtzionamendua hurbiltzea zen, zeinetan ikastetxeko prestakuntza enpresa bateko benetako proiektuetan parte hartzearekin uztartzen den.
Horretarako, hiru hizlari izan genituen. ABGAM enpresako Iker Ruizek azaldu zuen nola txertatzen den ikasleria eguneroko proiektu profesionaletan eta zein gaitasun garatzea espero den. Horrez gain, ikastetxeko ikasle diren Daniel Álvarez eta Iker Fortesek LH Dual Intensiboko programetan parte hartzen dutenek, beren esperientzia pertsonala partekatu zuten eta ikasleen zalantzak argitu zituzten. Saioa oso aberasgarria izan zen, eta bertaratutakoei aukera eman zien modalitate honen aukerak eta eskakizunak lehen eskutik ezagutzeko.


