Marketina eta Publizitata eta Salmenten eta Salmenta Espazioen kudeaketako zikloetako lehenengo mailako ikasleek Gaztekinn ekimenean parte hartu dute - CIFP Ciudad Jardin LHII






1/6
2026/03/30
Urtero bezala Ciudad Jardineko Marketina eta Publizitata eta Salmenten eta Salmenta Espazioen kudeaketako zikloetako lehenengo mailako ikasleek El Correo egunkariak Mendizorrotzan antolatzen duen Gaztekinn ekimenean parte hartu dute gasteizko beste ikastetxe batzuekin batera.
Aurten ere lehen eskutik hiru ekintzaileren esperientzia ezagutzeko aukera izan dute: Ander Abaitua, “Aroma de Abeja” markaren sortzailea, Arabar errioxan eztia ekoizten duen erlezain gaztea; Sarai Sánchez, Gasteizko Foru kalean dagoen “Érase una vez” jostailu dendaren arduraduna; eta Idoia Santillán, maskotentzako arreta integrala eskaintzen duen “Txakurzain Pharma” proiektuaren sustatzaileetako bat.
Gure ikasleek interés handiz entzun zituzten haien bizipenak eta hainbat galdera egin zizkieten. Antolatzaileen partetik zorionduak izan ginen erakutsitako interesagatik eta proposatutako galdera aproposengatik.
Azkenik, Mendizorrotza estadiotik tour txiki bat egin zuten eta besteak beste Alaveseko jokalarien aldagelak ikusteko aukera izan zuten.
El Correok publikaturiko albistera esteka: https://www.elcorreo.com/alava/araba/gaztekinn-emprender-primera-persona-20260322200032-nt.html
El Correok egindako bideo laburpena: https://www.elcorreo.com/alava/araba/gaztekinn-empuje-real-futuro-20260321233000-vi_amp.html


