Skip to main content

Published on 31 January 2025

MP2ko ikasleen irteera Expressive Media eta Last Tour bisitatzeko - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/01/31

Urtarrilaren 31n, ostirala, gure MP2 ikasleak Bilbon izan ziren Expressive Media eta Last Tour enpresak bisitatzen.

Expressive Median, Alain Asenjo profesionalak bere enpresak EITBrentzat egiten dituen publizitate-ekintza berezien kudeaketa azaldu zien.

Last Tourren, enpresa osatzen duten sailen eginbeharren inguruko informazioa jaso zuten, eta baita Bilbao BBK Live bezalako ekitaldi handien antolaketaren nondik norakoak ere.

Latest news