Skip to main content

Published on 6 November 2023

Packaging aurkezpena Mendizabalan - CIFP Ciudad Jardin LHII

2023/11/06

Azaroaren 6an Marketing eta Publizitateko 2. mailako ikasleek glutenik gabeko postreentzako cupcake baten packaging diseinua aurkeztu zieten Mendizabalako Diseinu zikloa ikasten duten ikasleei.

Iordanka, Josune eta Rubenek ElkarHezi proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten. Aurkezpenaren amaieran galderentzako txanda ireki zen eta zalantzak argitu ostean, glutenik gabeko produktuen packaging-aren ardura Mendizabalako ikasleek bere gain hartu zuten.

Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan zen, bai gure ikasleentzat, bai Mendizabalako ikasleentzat. Zalantzarik gabe datozen hilabeteetan elkarlanean jarraituko dugu.

Proiektuarekin aurrera darraigu. Jarrai dezagun!

Latest news