Pan con Valor_Elkarhezi_4. mugarria: MendizabaIan packaging-a - CIFP Ciudad Jardin LHII




1/4
2025/12/04
Marketin eta Publizitateko 1. mailako ikasleek, Mendizabalako Diseinuko ikasleei, Gamarrako Ostalaritza Eskolan ekoizten ari diren glutenik gabeko ogientzako packaging proposamenak aurkeztu dizkiete.
Maison Sans, Yummi, BiziOn, G-Free eta Gunogi taldeek euren negozio ideien nondik norakoak azaldu dituzte Pan con Valor_ElkarHezi proiektuaren barruan. Aurkezpenaren amaieran galderen txanda ireki da eta Mendizabalako ikasleek glutenik gabeko produktuetarako packaging-a egiteko garaian izan ditzaketen zalantzak azaldu dituzte.
Lehen kontaktua positiboa eta aberasgarria izan da, bai gure ikasleentzat, bai Mendizabalakoentzat. Zalantzarik gabe, datozen hilabeteotan elkarlanean jarraituko dugu.
Packagingaren diseinuak aurrera nola egiten duen ikusiko dugu. Informatuko zaituztegu!


