Worldskills 2022 - CIFP Ciudad Jardin LHII




1/4
2022/10/25
C.I.F.P. Ciudad Jardín L.H.I.I.ko irakasle den Ander Guerra Larrea WorldSkills 2022 Special Edition Goyang (Korea) txapelketan egon da urriaren 9tik 18ra, 39 IT Network Systems Administration skill-eko Expert rolean. Abentura honetako protagonista nagusia C.I.F.P. Tolosaldea L.H.I.I.ko Adrián Arellano Rodríguez-Morcón izan da, skill horretako EuskoSkills 2021 eta SpainSkills 2022 txapelketetako urrezko domina, Mikel Mendibe Egiak, bere tutoreak, lagunduta.
Anderren esanetan, "nahiz eta txapelketako emaitza ez izan esperotakoa, ikasketa prozesu itzela eta esperientzia ederra izan da, eta hurrengo txapelketa hobeto prestatzeko lagunduko die: EuroSkills 2023 Gdansk (Poland)."
Zorionak! Gure txapeldunak zarete!
https://worldskills2022se.com/


