Joan eduki nagusira

Jarduera

Pan con Valor: glutenik gabeko ogia lantzen Gamarrako sukaldeetan

Marketin eta Publizitateko MP1 taldeak Gamarrako Ostalaritza Eskolan glutenik gabeko ogien ekoizpena ezagutu du, Elkarhezi proiektuaren bigarren mugarrian.

2026ko azaroaren 17an, Marketina eta Publizitatea zikloko MP1 taldeak Gamarrako Ostalaritza Eskola bisitatu zuen Pan con Valor_Elkarhezi proiektuarekin aurrera jarraitzeko. Glutena eta pertsona zeliakoen egunerokotasuna ezagutu ondoren, glutenik gabeko ogien ekoizpenera hurbildu ziren ikasleak.

Gamarrako Okintza eta Gozogintzako ikasleek ogi horiek nola egiten diren erakutsi zieten. Elaborazioaren konplexutasuna ezagutzeko, hainbat irin eta osagairekin probak egin zituzten: ezkur-irina, arroz-irina, gari sarrazenoaren irina, kiwi-irina, ura, olioa eta gatza.

Labean 40 minutu inguru eman ondoren, egindako produktuen ehundura, zaporea, itxura eta kalitatea ezagutu zituzten. Esperientziak beste heziketa-ziklo bateko lan-prozesua bertatik bertara ikusteko aukera eskaini zuen, baita glutenik gabeko ekoizpenean eta kutsadura gurutzatua saihestean jarri beharreko arreta lantzeko ere.

Ikasitakoa etorkizuneko komunikazio-kanpainekin eta pertsona zeliakoen inklusioarekin lotzen da. Formula egokiena bilatzeko probekin jarraitzea eta packaging-a lantzea dira proiektuaren hurrengo urratsak.

Taldea
MP1
Mintegia
Merkataritza / Comercio
Data eta ordutegia
2026(e)ko azaroaren 17(a) · 09:00–13:00

Azken berriak