Joan eduki nagusira

Berrikuntza

STEAM

STEAM
Diziplinartekotasuna

Teknologia eta sormena elkartzen dituen ikaskuntza

Diziplinartekotasuna

Teknologia eta sormena elkartzen dituen ikaskuntza

STEAMek ikuspegi anitzak lotzen ditu ideiak prototipo, esperimentu edo produktu bihurtzeko.

STEAM

Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika lotzen dituen ikuspegi berritzailea.

Ciudad Jardín institutuan STEAM estrategia txertatzen dugu ETHAZI metodologiarekin zenbait erronkatan. Bi estrategia metodologiko hauek alderdi gehienetan bat datoz, eta STEAM-ek gehitzen dituen beste batzuk ere baditu:

Emakumea zientzia eta teknologiara hurbiltzen du

Ikuspegi desberdinetatik, gizonak eta emakumeak berdintasunez hurbiltzen ditu ikerketa eta berrikuntzara, erronkaren soluzioan genero berdintasuna kontuan hartzen duen ikuspegia sortuz. Emakumeen talentua erakartzen, mantentzen eta sustatzen du STEAM diziplinak dituzten lanbide desberdinetan. Emakumeen ahalduntzea bultzatzen du STEAM diziplinetan.

Bere konponbide prozesuan etengabe erabiltzen da pentsamendu zientifiko eta ingeniaritza-pentsamendu

Metodo zientifiko eta ingeniaritzakoak behar dira, informazioa bilatu, bildu eta aztertzea eskatzen dutenak ikuspuntu desberdinetatik, planteamendu desberdinak zalantzan jarriz pentsamendu kritikoaren erabileratik.

4.0 teknologia erabiltzen da

Industria 4.0ren esparruan konbbergitzen duten eta elkar osatzen duten teknologiak erabiltzen dira: Industria Interneta, Gauzen Interneta, Gehikuntzazko Fabrikazioa, Cloud Computing, Big Data, Konektibitatetaerrealitate Areagotua, Errealitate Birtuala, Adimen Artifiziala, Robotika kolaboratiboa, Zibersegurtasuna…

FP STEAM Euskadiri buruzko informazio gehiago