Skip to main content

Published on 20 January 2025

Hemen nago proiektua - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/01/20

Gurutze Gorriko hezitzaile bat etorri da hiru egunetan institutura Erdi Mailako lehen mailako taldeekin egotera, taldeka.

Saio horietan, era interaktibo batean hausnarketa egin du ikasleekin, gai anitzen inguruan, besteak beste:

  • estereotipo sexistak gizartean eta nola baldintzatzen gaituzten
  • gazteen artean ezagunak diren sare sozialetako erreferente maskulino eta femeninoen eragina
  • desberdintasunak hezkuntzan generoaren ikuspegitik
  • bikote harremanen ezaugarriak eta ondorioak hauek kaltegarriak direnean

Latest news