Hemen nago proiektua - CIFP Ciudad Jardin LHII
Gurutze Gorriko hezitzaile bat etorri da hiru egunetan institutura Erdi Mailako lehen mailako taldeekin egotera, taldeka.


1/2
2025/01/20
Gurutze Gorriko hezitzaile bat etorri da hiru egunetan institutura Erdi Mailako lehen mailako taldeekin egotera, taldeka.
Saio horietan, era interaktibo batean hausnarketa egin du ikasleekin, gai anitzen inguruan, besteak beste:
- estereotipo sexistak gizartean eta nola baldintzatzen gaituzten
- gazteen artean ezagunak diren sare sozialetako erreferente maskulino eta femeninoen eragina
- desberdintasunak hezkuntzan generoaren ikuspegitik
- bikote harremanen ezaugarriak eta ondorioak hauek kaltegarriak direnean



