Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2024(e)ko urtarrilaren 30(a)

Arabako Eskola Enpresen Azoka - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/01/30

Joan den urtarrilaren 30ean, Arabako Eskola Enpresen Azoka egin zen Santa Barbara plazako pergolan eta bertaratutakoak sormen- eta ekintzailetza-festa batean murgildu ziren. 10:00etatik 13:30era, gure ikasleek aurkeztutako 9 negozio-proiektu eta -ideien energiaz bustita egon zen lekua.

Urtero ospatzen den topaketa hau, Araba Ekinean programaren barruan kokatu behar dugu eta Lanbide Heziketan garatzen den Ikasenpresa hezkuntza programari amaiera zirraragarria ematen dio. Erdi-mailako eta goi-mailako ikasleek, erronketan murgilduta, beren enpresei bizia emateko aukera dute, ikasturtean zehar jasotako prestakuntza eta tutoretzak plazaratuz. Logotipoak sortzetik marketin-estrategiak lantzeraino, parte-hartzaileek enpresa-mundua aztertzen dute, beren ekintzailetza-trebetasunak bultzatzen dituzten bitartean, hezkuntza-testuinguru berritzaile eta guztiz praktiko batean murgitzen delarik.

Edizio honetan, LHko ikastetxeen 59 proiektuetatik, gure ikasleen talentua hainbat proposamenetan azaldu zen: Poke bowls 0 km-ko elikagaiekin (Eusko Poke), artisau-gozokiak (Gozo Txokoa), glutenik gabeko okintzako eta gozogintzako produktuak (Brioche, Delicias sin trigo, Kepel 's, Elkarhezi), sexu-osasuneko artikulu beganoak (Eco Seduction), posterrak/tapizak/dekorazio-postalak (A la paret), 2. eskuko objektuen trukearekin lotutako ekimenak (Truke On).

Eskola Enpresen Azokak ikasleei beren ahaleginak erakusteko eta beren ideiak eta proiektuak kontsumitzaileen aurrean azaltzeko aukera eman zien.

Ekimen honen helburua Ciudad Jardinen egiten diren proiektuak ezagutaraztea da eta, aldi berean, ikasleek ekintzailetza aukera posible gisa ikustaraztea beren bizitza profesionalean zehar.

Eskerrik asko Enpresen Azokan parte hartzeagatik. Badakigu zer ahalegin egin behar den azoka bat prestatzeko eta dena prest edukitzeko, baina, egia esan, luxua da ilusioa eta egindako lana ikusi ahal izatea.

Zorionak!

https://www.gasteizhoy.com/estudiantes-fp-ideas-negocio/

Azken berriak