Ate irekiak - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/05/03
2024/25 ikasturtea berrikuntzaz beteta dago. CIUDAD JARDINEKO eskaintza egungo errealitate berrietara egokitzen doa hala nola, talde txikietan irakaskuntza, 1. mailatik praktikak, Erasmusean joateko aukera, beka eskaintza zabalagoa…zatoz ezagutzera!
Eta hori guztia gutxi ez balitz, eta euskarak berezi egiten gaituela jakinda, DUAL programak euskaraz garatzeko aukera izango duzu.
Institutuak profesional euskaldunen prestakuntzari garrantzi handia ematen dionez, eskaintza handitu egin da azken urteekin alderatuta.
Datorren ikasturtean Garraio eta Logistikako goi mailako zikloa euskaraz ikasi ahal izango duzu.
Beraz, euskaraz ditugun goi-mailako bi zikloetako eskaintzari, Marketin eta Publizitatea eta Administrazio eta Finantzak, beste bat gehituko diogu.
Azkenik, marketinean eta informatikan espezializatzeko bi ikastaro berri bat izango dugu: Bilatzaileetan posizionamendua eta sare sozialetako komunikazioa + Adimen Artifiziala eta Big Data..
Administrazio, Informatika, Merkataritza eta Marketineko gainerako zikloak berdin mantentzen dira.
Aberastu zure curriculuma eta bereizi Ciudad Jardin-en ikasten. Zure zain gaude.


