Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2025(e)ko maiatzaren 30(a)

AWS JAM izeneko lehiaketaren Espainiako finala - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/05/30

Maiatzak 28an, ikasle talde batek (Emma,Irune,Guillermo eta Mario) eta irakasle laguntzaile bat (Eneko) , AWS JAM izeneko lehiaketaren Espainiako finalera joan ginen Zaragozara. Amazon Web Services-ek antolatutako ekimen honetan, hodeiko erronka teknikoak konpontzea izan zen helburua.

Asteazkenean iritsi ginen eta NTT Data enpresak antolatutako hitzaldi teknikoetan parte hartu genuen. Bertan, AWSrekin integratzeko tresna ezberdinak eta plataforma horretan garatutako proiektu interesgarriak aurkeztu zizkiguten.

Ostegunean, lehiaketa egin zen Zaragozako Campus Digitalean. Ikasleek, lau laguneko taldeetan antolatuta, AWS zerbitzuekin lotutako hainbat erronkari egin behar izan zioten aurre, lan-esparru errealak simulatuz. 18 ikastetxetako 39 taldek hartu zuten parte, 6 autonomia-erkidegotatik etorriak. Gure taldea, Bugs Busters, lan bikaina egin zuen eta 10. postua lortu zuen.

Esperientzia oso aberasgarria izan zen, bai tekniko zein pertsonalki, ikasleek beste prestakuntza-errealitate batzuk ezagutzeko eta ingurune profesional erreal batean euren gaitasunak erakusteko aukera izan zutelako.

Azken berriak