MP1eko ikasleak Branding day-n - CIFP Ciudad Jardin LHII



1/3
2024/10/03
Euskalduna Bilbaon ospatu den Branding Day Euskadiren 7. edizioan egon dira MP1eko ikasleak. Euskadiko marketin, publizitate eta sormeneko ekitaldirik handiena da, Cadena SER irrati kateak antolatua.
Jardunaldi honetan sektoreko profesional nagusiak bildu dira garrantzi handiko gai bati buruz hausnartzeko: "Adimen artifiziala eta adimen naturala". Sektoreko aditu nagusiei entzuteaz gain merkatuaren azken joerak ezagutzeko aukera izan dugu han.


