CIFP Ciudad Jardín LHII Avanza Azokan izango da, 2026-27 ikasturteko LH eskaintza azaltzeko - CIFP Ciudad Jardin LHII

2026/04/21
Avanza Azoka, Arabako Lanbide Heziketa ekitaldi bat, apirilaren 21 eta 22an ospatzen da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Gure ikastetxeak, CIFP Ciudad Jardín LHII-k, stand bat dauka azokan, eta irakaslegoa han egongo da datozen ikasturteko heziketa-zikloei buruzko zalantza guztiak argitzeko.
Gainera, maiatzaren 6an, 13an eta 14an Ateak Irekitzeko Jardunaldiak izango ditugu. Gure ikastetxea gertutik ezagutu nahi baduzu, hitzordua eskatu gure webgunean.
Zure etorkizun profesionalaren inguruan pentsatzen ari bazara, edo horretan dagoen norbait laguntzen ari bazara, etorri gure standara. Zain zaituztegu!


