Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2026(e)ko martxoaren 27(a)

CIFP CIUDAD JARDIN LHII ERE KORRIKAREN ALDE!!! - CIFP Ciudad Jardin LHII

2026/03/27

CIFP Ciudad Jardín LHII Korrika 2026an parte hartu du 2638 kilometroan

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

2026ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatu du 24. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

CIFP CIUDAD JARDIN LHIIn ere ekimena ospatu da hainbat ekitaldiren bitartez. Besteak beste, lelo lehiaketa bat Korrikako lekukoa eramateko, selfie lehiaketa bat Baskonia ikusteko 2 sarreren zozketan sartzeko, petoen salmenta ikastetxeko sarrera nagusian eta Korrikari buruzko informazioa aurkezpen izugarri eta ezberdinekin!!!

Tu navegador no soporta la reproducción de videos.

Azken berriak