DeepRacer plataformari buruzko jardunaldi bat Tknikan - CIFP Ciudad Jardin LHII



1/3
2024/12/11
Robotika Autonomoa, Sistema Adimendunak eta Komunikazioak eta Tknikako hodeiko konputazioa proiektuetako taldeek, Amazon Web Servicesen laguntzarekin batera, DeepRacer plataformari buruzko jardunaldi bat prestatu zuten abenduaren 11rako. Tknikan aurrez aurre egin zen jardunaldira Adimen Artifiziala eta Big Data espezializazio-ikastaroko 3 irakasle joan ziren (Amaia De La Cruz, Aitzol eta Ainara).
Adimen artifizialari (IA) eta errefortzuzko ikaskuntzari (Reinforcement Learning edo RL) buruz modu praktiko eta dibertigarrian ikasten laguntzeko AWSk diseinatutako zerbitzuaren berri eman zitzaien bertaratutakoei. Sistema horri esker, erabiltzaileek RL modeloak eraiki, entrenatu eta optimiza ditzakete miniaturazko lasterketa-pista batean auto autonomo batekin lehiatzeko.
Goizean modeloak birtualki entrenatu ziren eta arratsaldean zirkutxo fisiko batean (miniaturan) probatu ziren.
Teknologia horiek gure ikasgeletan txertatzeko lanean jarraituko dugu!


