Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2023(e)ko irailaren 14(a)

ElkarHezi - CIFP Ciudad Jardin LHII

2023/09/14

Irailaren 14an ElkarHezi proiektua abian jarri genuen Ciudad Jardineko, Gamarrako Ostalaritza Eskolako eta UPV/EHUko ikasle eta irakasleen artean.

Batetik, Gamarrako ikasleek glutenik gabeko ogi edo/eta bizkotxo bat ekoiztuko dute. Bestetik, UPV/EHUren aldetik glutena zer den eta pertsona zeliakoak nortzuk diren azaldu eta ekoiztutako produktuen kalitate kontrola burutuko dute. Proiektua aurrera doan heinean Ciudad Jardineko ikasleek bezerogaiak identifikatuko dituzte, produktuak nola merkaturatu aztertuko dute eta packaging egokiena kontuan hartuz jendartean ezagutzera emango dute.

Hilabetero ekimen berri bat martxan izango dugu beraz, adi egon, erronka honek jarraipena izango du eta!

Azken berriak