Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2024(e)ko apirilaren 23(a)

Zer egiten du ERP-ak ezarri eta mantentzen dituen enpresa batek? - CIFP Ciudad Jardin LHII

2024/04/23

Apirilaren 23an Aner Vitoria enpresako bi ordezkari gurekin egon ziren. Beraien egunerokotasuna nolakoa den jakin genuen, hau da, ERPak (Enterprise Resource Planning) ezarri eta mantentzen dituen enpresa batek zer egiten duen azaldu ziguten.

Hitzaldia oso argigarria izan zen; izan ere, DW1A eta DW1B taldeetako ikasleek bertatik bertara ikusi baitzuten zer enpresa-tipologiatan lan egin dezaketen bigarren mailan "Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena" heziketa-zikloan matrikulatzea erabakitzen badute.

Eskerrik asko, Fernando eta Montse, Ciudad Jardinera etortzeagatik eta zuen jarduera gurekin partekatzeagatik!

Azken berriak