Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2023(e)ko irailaren 5(a)

Euroskills 2023 - CIFP Ciudad Jardin LHII

2023/09/05

CIFP Ciudad Jardín LHII ikastetxeko Emma Vélez García ikasleak irailaren 5etik 9ra Polonia-ko Gdansk hirian ospatu den EuroSkills 2023 txapelketan (Lanbide Heziketako Europako txapelketan) parte hartu du, 39 ICT Specialists kategorian, CIFP Tolosaldea LHII ikastetxeko Adrián Arellano Rodríguez-Morcón ikaslearekin batera. Bikote honek lan bikaina egin du, eta txapelketan meritu handiko 10. postua lortu du.

EuskoSkills 2021ean hasitako bidea (Adrián-ek urrea eta Emma-k zilarra lortu zituzten) Gdansk-en bukatu dute. Bidelagun izan dituzte, CIFP Tolosaldea LHII ikastetxeko Mikel Mendibe eta CIFP Ciudad Jardín LHII ikastetxeko Ander López eta Ander Guerra irakasleak.

Zorionak Adrián eta Emma!

Azken berriak