Farmazia Fakultatean aurkezpena - CIFP Ciudad Jardin LHII







1/7
2023/11/02
Azaroaren 2an, Marketin eta Publizitateko 2. mailako ikasleek ElkarHezi proiektuaren aurkezpena Farmaziako Fakultatean egin zuten. Giza Nutrizio eta Dietetika ikasten duten ikasleen aurrean glutenik gabeko produktuen merkaturatzea nola burutuko duten ezagutzera eman zieten.
Gure ikasleek, eskuartean daramaten proiektuaren nondik norakoak azaldu zituzten eta, Unibertsitateko ikasleek emandako oharrak kontuan hartu ostean, glutenik gabeko produktuen segurtasunak duen garrantziaz jabetu ziren. Gainera zeliakoak diren pertsonek beraien erosketa prozesuan denbora eta diru asko inbertitzen dutela argi gelditu zen.
EHUko irakasleen aldetik analisi sentsorialeko laborategiak erakutsi zizkiguten eta glutenik gabeko produktuak dastatzeko aukera izan genuen. Horretaz gain, produktuok erabiltzen duten pakaginga nolakoa den jabetu ginen.
Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan zen, bai gure ikasleentzat, bai unibertsitatean ari direnentzat. Zalantzarik gabe datozen hilabeteetan elkarlanean jarraituko dugu eta aintzat hartuko ditugu emandako gomendioak.


