Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2022(e)ko apirilaren 1(a)

Korrika 22. edizioa - CIFP Ciudad Jardin LHII

  • 2022/04/01

Apirilaren 1ean, 22. edizioko Korrikan parte hartu genuen ikasle zein irakasleak. 324. kilometroan Markel Muñiz ikasleak eta Arrate Gorostiaga irakasleak Ciudad Jardineko lekukoa hartu zuten.

Urduritasuna eta alaitasuna oso presente izan genituen Gasteizko arratsalde hotz eta elurtuan. Lekukoari gogor helduz, irribarrea ahotik ezin kenduz, tipi-tapa joan ginen kaleetan zehar. Ume, gazte, heldu andana batu zen animoak ematen, kantuan, saltoka ibilbide osoan zehar. Oilo-ipurdia benetan! Gure arnas estua txikiagoa izatea lortu zuten. Argi dago eguraldia ez zela oztopo bihurtu egun zoragarria pasatzeko. Eskerrik asko denoi!

Ciudad Jardin institutuak euskara sustatzeko konpromisoarekin aurrera jarraitzen du. KORRIKAren 22. edizioko “HITZEKIN” hitz jokoarekin bat gatozelarik.

Azken berriak