Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2025(e)ko otsailaren 11(a)

Marketin eta Publizitateko ikasleek CIFP Ciudad Jardín LHIIren tour birtual bat aurkeztu dute - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/02/11

CIFP Ciudad Jardín LHIIko Marketin eta Publizitateko 2. mailako ikasle talde batek ikastetxeari buruzko tour birtual berritzaile bat aurkeztu zuten. Virtualist izenarekin garatu da proiektu hau, eta 360º teknologiari esker, institutuko instalazioak modu murgiltzailean ezagutzeko aukera ematen du. Ekimenak etorkizuneko ikasleei, familiei eta langileei ikastetxerako sarbide birtuala ematea du helburu.

Proiektu honekin, ikasleek komunikazioari, publizitateari eta ekoizpen digitalari buruz dituzten ezagutzak praktikan jarri dituzte, hezkuntza arloan zabalkunde modu berrien aldeko apustua eginez. Horretarako, Tknikako 360º-ko kamera batekin eta software espezifikoarekin lan egin dute, eta ikastetxeko ikasle eta irakasle asko mobilizatu behar izan dituzte.

Hauek izan dira proiektua posible egin duten Virtualist taldeko kideak: Iker Arregui, Sara de la Serna, Bea García, Denzel Gil, Paula Gutiérrez, Leire Rodríguez, Abde Sahli, Alejandra Suanzes, Adrián Téllez eta Arkaitz Valeta.

TOUR BIRTUALA

Azken berriak