Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2026(e)ko urtarrilaren 15(a)

Pan con Valor - Elkarhezi proiektua Mendizabalan - CIFP Ciudad Jardin LHII

2026/01/15

Urtarrilaren 15ean, “Pan con Valor_Elkarhezi” proiektuaren garapenarekin jarraitu genuen. Oraingo honetan, Mendizabalako Argitalpen Inprimatuen Diseinua ikasten diten ikasle eta irakasleekin egon ginen.

2. mailako ikasleen eskutik glutenik gabeko ogiaren packagingaren inguruan dauden aukerak eta proposamenak entzun genituen. Bertako ikasleek, produktu honen segurtasuna eta ikusgarritasuna bermatzea garrantzitsua dela adierazi zuten eta helburua, pertsona zeliakoek bilgarri honen aurrean % 100eko konfiantza izan behar dutela argi gelditu zen. Aurkezpen txandak entzun ondoren, Ciudad Jardineko ikasleek beraien iritzia eta feedback-a eman zieten.

Saioaren amaieran, tailerra ezagutu genuen. Hau da, ikasleen ideia sortzaileak nola gauzatzen diren ikusi genuen. Ordenagailuetako pantailetatik haratago nola, lor daitekeen, logo, triptiko, poster edo liburu bat inprimatzea. Benetan interesgarria!

Eskerrik asko Mendizabalako Diseinuko ikasle zein irakasleei zuen ekarpenengatik!




Azken berriak