Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2025(e)ko azaroaren 7(a)

Pan con Valor_Elkarhezi: 2. mugarria - CIFP Ciudad Jardin LHII

2025/11/07

Azaroaren 7an, Marketin eta Publizitateko 1. mailako ikasleek Pan con Valor_ElkarHezi proiektuaren aurkezpena Farmazia Fakultatean egin zuten. Giza Nutrizio eta Dietetika ikasten duten ikasleen aurrean, glutenik gabeko ogien aurkezpena eta beraien negozio ideien lehen urratsak azaldu zituzten.

Eskuartean daramaten proiektuaren nondik norakoak azaltzeaz gain, Unibertsitateko ikasleek emandako oharrak kontuan hartu zituzten, glutenik gabeko produktuen segurtasunak duen garrantziaz jabetu zirelarik. Gainera, zeliakoak diren pertsonek beraien erosketa prozesuan denbora eta diru asko inbertitzen dutela argi gelditu zen.

Esperientzia oso positiboa eta aberasgarria izan zen, bai gure ikasleentzat, bai unibertsitatean ari direnentzat ere. Zalantzarik gabe datozen asteetan elkarlanean jarraituko dugu eta aintzat hartuko ditugu emandako gomendioak.






Azken berriak