Joan eduki nagusira

Argitaratuta 2026(e)ko martxoaren 2(a)

“Piztu zure auzoa – Enciende tu barrio”: Gasteizko tokiko merkataritza sustatzeko ikasleen ekimen bateratua - CIFP Ciudad Jardin LHII

2026/03/02

Bigarren mailako "Marketin eta Publizitatea" eta "Salmenten Kudeaketa eta Merkataritza Espazioen Kudeaketa" Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleek elkarlanean, “Piztu zure auzoa – Enciende tu barrio” erronkaren aurkezpena egin dute. Ekimen horren helburua Gasteizko gazteen artean tokiko merkataritza indartzea eta auzoetako jarduera ekonomikoa dinamizatzea izan da.

Erronka gauzatzeko Vitoria-Gasteizko Udaletxeko merkataritza teknikarien laguntza izan dute, baita hiriko zenbait tokiko denden kolaborazioa ere: Irela loradenda, Mikos erropa denda, Dekolehioak eta Cafés Eguía. Aurkezpenean, tokiko dendek jende gaztearekin konektatzeko ekimenak, sare sozialetako ekintzak, hiriko kartelak, autobusak eta mupiak aurkeztu ziren.

“Gazteok ere gure auzoetaz arduratzen garela erakutsi nahi diegu helduei”, adierazi zuen aurkezpenean parte hartu zuen ikasle batek.

Aurkezpenera, Udaletxeko merkataritza teknikariak etorri ziren: Irune Foronda eta Marta Martin, eta ikasleen sormena, inplikazioa eta tokiko merkataritzarekiko konpromisoa nabarmendu zituzten.



Azken berriak