XARE Euskarazko Kultura Digitalaren V. Jardunaldiak - CIFP Ciudad Jardin LHII



1/3
2025/12/18
Bideo-joko zalea al zara? Eta halako zenbat ezagutzen dituzu euskaraz? Musika entzungo duzu ziur... baina smartphoneko aplikazioekin doinuak sortzen ere saiatu al zara inoiz? Eta telefonoaz ari garela, argazki kamerari zuku handiagoa ateratzen ikasi nahi duzu? Eta irudi horiek gero partekatzeko ohitura baduzu, ezagutzen al dituzu ondorio guztiak? Nola aritu beharko genuke sare sozialetan inor ez mintzeko eta guk geuk ere minik ez hartzeko? Galdera hauei eta gehiagori erantzuna eman diete MS1-eko ikasleek urtero bezala XARE jardunaldietan.
Adimen artifizialaren esparruan, 3D inprimagailuekin, Appinventor erabiliz, bideo-mappinga aplikatuz edota errealitate birtualaz gozatuz, beraien gaitasun digitalak trebatzeko lantegiak izan dituzte gainera.


