International
Erasmus+
Ikasleen mugikortasuna
Mugikortasuna
Ikasleen mugikortasuna
ERASMUS+ programaren bitartez, erdi-mailako eta goi-mailako ikasleei eskaintzen diegu aukera praktikak egiteko Europar Batasuneko enpresetan. Praktikaldiaren iraupena 12 astekoa izango da, martxotik ekainera arte. Europar Batasunean praktikak egiteko eskaerak bigarren ikasturteko hasieran egin beharko dira Nazioartekotze mintegiko koordinatzaileen laguntzarekin. ERASMUS+ bekak honakoak barne hartzen ditu: • Helmuga-herrialdera joateko eta itzultzeko garraioa. • Ostatu partekatua apartamentuetan, pisuetan, egoitzetan edo familiekin. • Praktikak egiteko enpresa bat bilatzea. • Gaixotasun eta istripu-asegurua, eta erantzukizun zibilekoa.
Irakasleen mugikortasuna
Mugikortasuna
Irakasleen mugikortasuna
Erasmus+ programaren barruan, irakasleentzako mugikortasunak ere antolatzen dira, haien garapen profesionala aberastea eta indartzea helburu. Egonaldi hauek Europako hezkuntza zentroekin loturak ezartzea errazten dute. Zentroak Europako erakundeetatik datozen irakasleak ere hartzen ditu.