International
Global Training
Lanbide Heziketako tituludunendako praktikak
Global Training
Lanbide Heziketako tituludunendako praktikak
Programa honekin EAEko 30 urte baino gazteagoko gazteen atzerriratzea sustatu nahi da. 6 hilabetez atzerriko enpresa eta erakundeetan haien ezaugarri akademiko eta profesionalekin lotutako jarduera eta proiektuak gauzatzea da helburua, aurretik planifikatutako prestakuntza praktikoko plan baten barruan. Ikasketak amaitu badituzu, hurrengo urratsa zein izango den pentsatu beharko zenuke. Global Training Beken programak atzerriko enpresa edo erakunde egokietan ordaindutako praktikak eginez profesionalki prestatzeko aukera eskaintzen dizu. Proiektu honen bidez, EAEko gazteen nazioarteko mugikortasuna sustatzen dugu, haien prestakuntza osatzea eta etorkizun handi bat eskaintzea helburu. Global Training programa Basque Trade Investment (Nazioartekotzeko Euskal Agentzia), SPRI-Enpresa Garapeneko Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzaren ekimena da.